
2007ko HERRI SANFERMIN POPULAR 2007
2007ko Sanferminen ospakizuna dela-eta, heri jaien aldeko GORA IRUÑEA plataformak honakoak agertu nahi ditu;
Sanferminak Iruñeko jendearen izaera naturaletik sortutako berezko jai herritarrak dira. Besta hauek betidanik hiriko karrika eta plazak bereganatu dituzte, jaien adierazpide herrikoiak, burutzeko asmoz; musika, dantza, tradizioak eta herri mugimenduek hartzen dute indarra, herriaren neurriko jaiak egiteko.
Sanferminak berezko jai herrikoiak dira iruinsemeontzat, bertan agertzen ditugu gure poztasuna eta hiriaren aldeko eguneroko lana, biztanleena izanik protagonismo guztia; berdintasunerako jaiak dira, gizon-emakumeek geure espazioa dugu baldintza berberetan; jai euskaldunak dira eta hizkuntza eta kultura berezkoa presente daude burutzen ditugun ekintzetan; jai hauetan bisitariak onartzen ditugu eta beraiekin gure ohiturak bizitzeko modua, gure idiosincrasia konpartitzen dugu.
Gisa berean, udala kudeatzen dutenen, Barcina eta UPNren jarrera harroputz eta antidemokratikoa salatu nahi dugu. Ez da soilik herritarrei atzea emanez eta jaien sustatzaile aktiboekin kontatu gabe egindako jaien eredua konpartitzen ez dugula, are gehiago, jai herrikoi eta partehartzaileen jontra doan zeinai jarrera salatuko dugu. Enpresa handien neurrian egindako programa duen jairik ez dugu nahi. Iruñeko jendeari protagonismoa kendu nahi dien jairik ez dugu nahi, hasteko eta adibide gisa, alkatesa den Yolanda Barcinaren kasua aipa liteke, protagonismo neurrigabe baten irrikaz aurten berriz ere txupinazoa botako baitu.
Aurten, berriz ere, ez dugu hiritarrentzako jai programa bat kaleratu nahi izan, baina heldu den urterako egin daitekeela uste dugu. Horretarako “Sanferminen mahai” modukoa martxan jartzea ezinbestekoa dugu, bertan kolektiboek edo Sanferminak aurrera ateratzen diharduten guztiek udal talde zein hiriko gobernuarekin eduki nahi ditugun jaiak aztertzeko.
Barcinak egindako adierazpen alarmistak ukatu nahi ditugu, festa giroa sumin dezaketen jarrera bakarrak berak eta bere taldeak egun hauetan bezala urte osoan zehar atxikitzen dituztenak direla iruditzen baitzaigu. Iruñean Sanferminetan zein urte osoan zehar giro ona izateko modu hoberena herritarren kolektiboen, hiritarren eta udalaren arteko kolaborazioa sustatzea da, udal erakundeetan erreflexiorako eta partehartzerako eremuak antolatzearekin batera. Hiri honetako herri, auzo eta kultur mugimenduak hori lortzeko lanean jarraituko du.
Festetan zehar gertatzen diren eraso sexistak gaitzetsi eta salatzera bultzatu nahi zaituztegu bereziki, askotan hirugarren mailako kontutzat jotzen baitira tamalez. Gisa berean, festak euskaraz bizitzera, dantzarako, kantarako eta finean festez gozatzeko euskara baliatzera deitu nahi dugu jendea.
Azkenik, jaiak eta jaien berezko espazio diren karrika eta plazak herriarentzat berreskuratze hori Iruñeko jendeak berak egin beharreko lana da, beraz jendeari karrikara atera dadin eskatu nahi diogu, giro onean jaiez gozatzeko, azken urteetan lapurtu diguten protagonismoa aldarrikatzearekin batera. Bukatzeko beraz, gure azken hausnarketa Iruñeko biztanleei zuzendurik dago, Sanferminetan zehar herritarren kolektiboek karrikan burutuko ditugun ekintza festibo edo errebindikatiboetan parte har dezaten, bai eta Santa Ana plaza leku herrikoiean izanen diren ekintzetan ere.
GORA IRUÑEKO HERRI MUGIMENDUA!
GORA HERRI SANFERMIN POPULAR!
GORA IRUÑEA!